Cy Lauz
Cy Lauz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-diseinatzailea |
Cy Melina Kai Lauz estatubatuar emakumezko moda-diseinatzaile transgeneroa da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cy Lauz bere genero nortasunarekin bat ez zetorren gizonezko sexuarekin jaio zen.
2006an, emakumerako trantsizioa egiten ari zenean, ohartu zen emakume transgeneroen beharretara egokitutako lentzeriarik ez zegoela merkatuan.[1] 2010ean Simone Tobias diseinatzailearekin bat egin zuen eta biek elkarrekin lanari ekin zioten behar hori asetzeko asmoz. Hortaz, emakume transgeneroentzako Chrysalis Lingerie izeneko lentzeria-marka sortu zuten, arlo horretan aitzindariak bilakatuz.[2][3] 2012an euren lehenengo produktuak merkaturatu zituzten, baina ez zuten behar beste babes eduki. Izan ere kritika zorrotzak jaso baitzituzten emakume transgenero guztien gorputzen ezaugarrial kontuan ez izateagatik.[4]
2017an Tobias eta Lauz Chrysalis Lingerie marka berriro merkaturatzeko lanean dihardute.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Whitelocks, Sandie. (2013ko otsailaren 4an). «Transgender woman launches lingerie line for others who have made male-to-female transition after fruitless hunt for the perfect underwear» Daily Mail (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 22an).
- ↑ (Ingelesez) Murray, Rheana. (2013ko otsailaren 6an). «Lingerie line for transgender women» New York Daily News (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 22an).
- ↑ (Ingelesez) Stern, Claire. (2013ko otsailaren 2an). «Introducing the First Lingerie Line for Transgender Women» The Daily Beast (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 22an).
- ↑ a b (Ingelesez) Ndiaye, Khady. (2017ko urtarrilaren 12an). CY LAUZ – OUR JOURNEY BEGINS THE MOMENT WE BELIEVE IN OUR LIGHT… SELF-CONFIDENCE IS TO THE EGO AS SELF-BELIEF IS TO THE HUMAN SOUL.. (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 22an).